2009/05/19

MOBILIZAZIO UGARI GREBA EGUNEAN BILBON


Manifestazio nagusiak

  • 12:00etan Eliptika plazatik abiatuta
  • 18:30etan Eliptika plazatik abiatuta

Lehenengo ordutik piketeak auzoetan

  • 8:30etan manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuta Udaletxeraino, Kale Nagusia zeharkatu ondoren.

11:30etan zutabeak

    • Juan de Garaiko gasolindegia
    • Udaletxea
    • Deustuko Done Petri plaza
    • Rekalde Zumarkalea, Salveko zubiaren hasieratik

Manifestaldia eta elkartasun eguna Bilbon asteburuan


Biziarteko zigorra ezarri zaien Bilbotarren egoeraren berri eman dute agerraldi batean eta 38 eragilek babestutako ekimena aurkeztu dute.

Etxebarrieta anaien plazan egindako agerraldian Bilboko 38 eragilek deia luzatu dute maiatzaren 30an izango den Elkartasun Egunean parte hartzeko Bilboko euskal presoen egoera gogoratuz. Honetaz gain, maiatzaren 29an, hileko azken ostiralean 19:30etan Eliptika Plazatik "No a la cadena perpetua! Joseba, Fernando eta Inma askatu!" lelopean manifestazioa antolatu dute.

Gaur egun, Bilboko 94 herritar Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko espetxeetan preso daude. Horietatik 93k estatu hauen sakabanaketa politika ankerra sufritzen dute eta bakarra dago Euskal Herriko espetxe batean, euskal instituzioek hamaika aldiz eskatu arren.

Sakabanaketa eta isolamendu politikak ere helburu argia dauka, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten pertsonak akabatzea. Bilbon ere, Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, honen adibide gehiegi ditugu. Joseba Artola, Fernando de Luis eta Inma Pacho Alde Zaharreko auzokideen egoera bezala.

Lehenengo biak 20 urtez eta Pacho 17 urtez kartzelan egon eta gero, eta beraien zigorra osorik betea izan arren, Espainiako Auzitegi Nazionalak sasi lege berri bat asmatu du beste 10 urtez bahiturik mantentzeko. Artola eta de Luis ez dira kalean egon beharko luketen Bilboko preso politiko bakarrak, beste 19 bilbotar baldintzapeko askatasunean egon beharko ziren espainiako legediaren arabera.

MAIATZAK 29, AZKEN OSTIRALA

19:30etan ELIPTIKA PLAZATIK

MANIFESTAZIOA


MAIATZAK 30, LARUNBATA

ELKARTASUN EGUNA

2009/05/02


MAIATZAK 3, IGANDEA DANOK ONDARRURE!


Maiatzaren 3an VI. HIzkuntza Eskubideen Eguna izango da Ondarroan
Gainean dugu jada EHEk deituta igandean egingo den VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna!

GORA EUSKAL LANGILERIA!



2009/04/28

Algeciraseko preso politikoak gose greban hasi dira

Espetxezainak Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren ziegara sartu dira eta irain eta mehatxu artea ziega hankaz gora utzi diote. Atzo ekin zioten gose grebari.

Algeciraseko euskal preso politikoak gose grebari ekin diote:

Algeciraseko espetxean presoak jipoitzen ibiltzen diren espetxezainak eta orain dela urtebete Arkaitz Bellon Elorrioko euskal preso politikoa jipoitu zuten haiek beraiek atzo berriz Arkaitzen ziegan sartu ziren eta bere ziega hankaz gora utzi zioten irain eta mehatxu artean. Ondorioz, egoera larri honi aurre egiteko gose grebari ekin diote.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gogor salatu nahi diagu euskal preso politikoen aurkako eraso berri hau eta une hauetan gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu Algecirasen dauden euskal preso politikoei.

Euskal preso politikoen aurkako jazarpena egunerokoa da espetxeetan. Euskal preso politikoak eskubiderik gabeko sujetuak dira, eta beraien aurkako neurri, eraso, lekualdatze, jipoi eta eskubide urraketa guztiak espetxe politikaren arduradunen aldetik baimenduak eta bultzatuak dira. Pasa den urtean espainiar eta frantziar espetxeetan euskal preso politikoen aurkako zortzi eraso burutu ziren. Sakabanaketa 20 urte bete dituen honetan euskal preso politikoen aurkako eskubide urraketa ugariak mantentzen direla ikusten ari gara sakabanaketaz gain.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu euskal preso politikoen eskubideen aldeko lanari lotu eta mobilizazio eta ekimenetan parte hartzeko.

Euren krisia GURE OSASUNAren kontura


Patronalaren eta bankarien diruzalekeria mugagabeak eta agintarien oniritziak eragindako egungo krisi egoera pairatzen ari garenak langileak gara. Diru publikoa bankuak erreskatatzeko edo klase politikoarekin lotura estua duten sektoreak, eraikuntza esaterako, berpizteko erabiltzen ari dira. Hori gutxi balitz, euren irabaziak mantentzea daukate helburu. Bien bitartean, inbertsio sozialak murrizten dituzte, langileoi gerrikoa estutzeko esaten digute, langileak kaleratu edo lan baldintza okerragoak onartzeko presionatzen gaituzte. Gero eta gehiago dira pobrezia egoeran dauden edo sozialki baztertuta bizi diren pertsonak. Egoera horren ondorioz:

- Langileriaren artean, ziurgabetasuna, ezegonkortasuna eta presioa areagotu egin dira; baita bakoitzak bere aldetik konponbidea aurkitzeko joera ere enpresetan.
- Lan baldintzak kaskartu dira, soldatak murriztu, lan zamak bortizki aldatu, ...
- Langabezia igo egin da.
- Laneko arriskuen prebentzio gutxiago egiten da, prebentzio zerbitzuei ekonomiaren mesedetan ez dezatela enbarazurik egin eskatuko diete.
- Enpresa inbertsioen berrantolaketa eta murrizketa eskatuko dute.
- Lan istripu eta laneko gaixotasun gutxiago egongo dira, baita jatorri arrunta duten bajak ere. Horren arrazoia laneko joan etorrien eta lanaldiaren murrizketa, istripuak gehiago ezkutatzea eta enplegua galtzeko beldurra dira.

Egoera guzti horiek gure osasun eta bizian eragiten dute zuzenean eta honako kasuak areagotzen dituzte:

- Estresa (bihotzekoa izateko arriskua), derrameak, depresioa, antsietatea, neurosia, gastritisa, lorik ezin egina, digestio-arazoak, ...
- Errekurtso ekonomiko faltagatik janari ezegokiak jateak eragindako hainbat minbizi mota ugaritzea.
- Hilkortasun tasa handiagoa, osasun mental okerragoa, osasunaren balorazio txarragoa, osasungarriak ez diren ohiturak hartzea, maila pertsonalean eta sozialen garatzeko arazoak.

Aipatu osasunaren kalte horiek, ordea, ez dute pertsona guztiengan eragin berdina izango. Izan ere, kolektibo baztertuenak (emakumeak, prestakuntza gabeko pertsonak edo ez gaituak, gazteak edo etorkinak) izango dira langabezian luzaroan egoteko eta sozialki baztertuta bizitzeko arriskuan egongo direnak.

Datorrena ikusita, argi dago inork ez gaituela babestuko. Administrazio publikoek patronala lagunduko dute batere eraginkorrak izango ez diren politiken bitartez eta legea betetzeko kontrol publiko gutxiago eginda.

Ez da krisiaren eragina arintzeko laguntzen hasteko ordua; ezta euren sistemak aurrera jarraitu eta batzuk aberasten diren bitartean langileria esplotatua eta krisiaren ondorioak ordaintzen jarraitzeko ordua ere. Osasuna eta kapitalismoa ezin dira eskutik helduta joan, kontrajarriak dira . Horregatik, LAB sindikatuak osasunaren eta biziaren aldeko defentsan lanean jarraituko du. Eredu ekonomiko aldaketa bultzatuko dugu, enplegu duina eta guztiontzako eskubideak aitortzen dituen eredua, pertsonak eta beraien beharrizanak kontuan hartuko dituena, justua eta bidezkoa, ingurumena errespetatuko duena, aberastasunaren
banaketa errealitate egingo duena, patronalak eta administrazioak eurak bakarrik erabakitzerik izango ez duten eredua. Azken finean, osasuna eskubidetzat hartuko duen eredua defendatuko dugu.

Horregatik guztiagatik, apirilaren 28an eredu aldaketa exijitzeko mobilizazioak egingo ditugu eta maiatzaren 21ean greba orokorra egingo dugu.

langileon borrokaz ALDAKETA

APIRILAK 28, ASTEARTEA
PLZA ZIRKULARean 19:30etan


www.labsindikatua.org

2009/04/25

PSOEk Euskal Herrian "demokraziaz mozorrotutako diktadura" ezarri duela salatu du Urkaregik


Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo arratsaldean Alde Zaharrean Arantza Urkaregi askatu berriari egindako ongi etorrian. Azkeneko hauteskundeetan parte hartu nahi izateagatik Garzónek auzipetutako Urkaregik PSOEk "Euskal Herrian ezarri duen salbuespen estatua demokraziaz mozorrotutako diktadura" dela salatu zuen. Ezker abertzaleak errepresioari lan politiko gehiagorekin aurre egingo diola azpimarratu zuen.

2009/04/24

7 Katu gaztetxea okupatu dute bosgarren aldiz


Bosgarren aldiz okupatu dute Alde Zaharreko 7 Katu Gaztetxea. Ertzaintzak Erronda kalea hartua izan du, baina momentu honetan alde egin dutela dirudi. Hainbat herritar bertaratu dira gaztetxeari eta bertan dauden gazteei babesa eskaintzera. Larunbaterako "erresistentzia eguna" antolatu dute.

ONGI ETORRI ZAZPI KATU!

Maiatzak 4-7: Nazioarteko preso politikoei buruzko jardunaldiak


Datorren maiatzaren 4tik 7ra bitartean, ekimen eta jarduera anitzez osatutako nazioarteko gatazka eta errepresaliatu politikoei buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bizkaiko kanpus eta fakultateetan. Aldarrikapen aste honi bukaera emateko, maiatzaren 7an, osteguna, goizean zehar mahai-ingurua, manifestazioa eta ekitaldia burutuko ditugu Leioako kanpusean, ondoren bazkari multietnikoa eta kontzertuak izango ditugularik Bilboko Zazpi Kaleetan. Webgune honetan, aste osoan zehar izango diren jardueren informazioa eta egitarau osoa topatuko duzue

2009/04/22

7katu berreskuratuko dutela adierazi dute Alde Zaharreko gazteek


Gaztetxea itxi zutenetik 42 egun betetzen diren honetan, gaztetxeko kideok ondorengoa helarazi nahi diegu Alde Zaharreko auzokideoi:
Okupazioa, erakundeetatik eskeintzen ez zaizkigun alternatibak eraikitzeko tresna bezala defendatzen dugu.
7katu Gaztetxea, gizarte-eredu honen aurkako borroka esparru bezala ulertzen dugu eta honenbestez, defendatu ere.
Ez dugu auzoak-auzoarentzat eginikoa den proiektu honen aurkako edozein eraso mota onartuko. Guztiz beharrezko sentitzen baitugu 7katu Gaztetxeak Bilbon zein auzoan burutzen duen lana.
Honenbestez, ametsak egi bihurtzerik badela erakutsiko dugu. Geurea dena indarrez ere ezin izango digutelako sekula kendu, denon artean ilusioak batuz auzoari berea zena itzuliko diogu eta Azkunaren eta bere txakurren ametsgaizto bilakatuko gara!
ZAZPI KATU AURRERA!

2009/04/18

Ezker abertzaleak Europako hauteskundeetara aurkezteko erabakia hartu du



Euskal Herriaren Alde izenpean aurkeztuko da Ipar Euskal Herriko eremuan eta Ixabel Etxeberria izango da zerrendaburua. Oraingoz, ez du argitu Hego Euskal Herrian ere aurkeztuko den.

Ciudadanos de izquierdas y abertzales de Lapurdi, Zuberoa y Nafarroa Beherea conforman la candidatura Euskal Herriaren Alde (EHA), Pour une Europe des Peuples et des Travailleurs, que se ha presentado hoy en Hazparne tras una asamblea en la que han participado decenas de personas.

La profesora y electa abertzale de Urruña Ixabel Etxeberria será la cabeza de lista de esta candidatura, que concurrirá por la circunscripción Grand Sud-ouest. El sindicalista de la CGT Michel Haroztegi, la ziburutarra Beatrice Elissalde, Ximun Duhour, Patxi Bidart y la zuberotarra Oihana Larrandaburu son algunos de los nombres que completan la lista, que se dará a conocer íntegramente en los próximos días.

Según han explicado sus promotores, han tomado la decisión de presentarse de forma natural, como han venido haciendo en los sucesivos comicios europeos que se han celebrado hasta ahora. Entienden que hay que dar a conocer que Euskal Herria existe, que es una nación ancestral formada por siete territorios, con una cultura e idioma propiios y con voluntad y deseo de sobrevivir a pesar de estar situada entre dos poderosos estados que pretenden hacerla desaparecer.

En su programa reivindican una Europa para los trabajadores frente a una Europa "de los poderosos" y consideran preocupante que en la Europa actual se intente salvar los intereses de los bancos y se criminalice la defensa de los derechos de los trabajadores.

PSOEren eta EAJren egoitzen aurrean gaitzetsi dute sakabanaketa


Preso politikoen nazioarteko eguna izan zen atzokoa, eta presoen eskubideen aldarriak leku berezia izan zuen Bilbon ere. Etxerat sakabanaketaren aurka asteartetik egiten ari den biraren barruan izan ziren protestak. Sabin Etxeraren eta PSOEren egoitzen aurrean egin ziren. Izan ere, sakabanaketak eta horrekin batera presoei ezarritako bakartzeak eta espetxe politikak urratzen dituzte bortizkien euskal presoen eskubideak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ustez.

Etxeratek PSOE eta EAJ egiten ditu «presoa suntsitzea helburu duen» politika horren erantzule. PSOE, berak jarri zuelako martxan sakabanaketa politika, duela hogei urte, eta gaur ere Espainiako Gobernuan egonik berak hartu duelako bide horri eusteko erabakia. EAJ, sakabanaketaren diseinuan ere parte hartu zuelako egiten du presoen egoeraren erantzule, eta, bere ustez, egun ere ez duelako horren aurkako urratsik egiten.

Goizean hasi eta gauean amaitu ziren Bilbon sakabanaketaren aurkako eta presoen eskubideen aldeko ekimenak. Herriz herriko bira egiten ari diren Etxerat-eko kideei agurra egin, eta Frantziako Gobernuak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, Frantziako Gobernuak ere Espainiakoaren bideari jarraitu eta sakabanaketa politikari ekin izana salatzeko.

Arratsaldean, ostiraleroko hitzordua errepikatu zuten senideek. EAJren egoitza nagusiaren aurrean egon ziren 110 lagun, presoen argazkiak eskuan. Baina atzo ez zuten agurtzeko bidaiaririk. Astero-astero egin ohi dute sakabanaketaren aurkako elkarretaratzea Sabin Etxearen aurrean. Han egiten du geldialdia presoak bisitatzera doazen senide eta lagunez beteta Espainiako Andaluzia aldera joaten den autobusak. Igande gauera arteko bidaia luzean arazorik izan ez dezaten zortea opatzen diete elkarri.

Bidaiaririk gabe

Atzo, baina, ez zuten horren beharrik. Asteburu honetan ez dute bidaiarik egingo. Etxerat-ek sakabanaketaren aurka egindako ekimenarekin bat egin, eta asteburu honetan bisitarik ez jasotzea erabakia du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Sakabanaketaren aurkako protestan, senideei milaka kilometroko bidaiarik ez egiteko eskatuta parte hartzea. Kartzeletara joan ordez, Durangora joango dira bihar senideak, eta bertaratzeko deia egin dute.

PSE-EEren egoitza nagusirainoko ibilbidea egin, eta handik abiatzekoa zen manifestaziora batu zitzaizkion atzo Sabin Etxean bildutakoak. Sakabanaketa salatzeaz gain, munduan zehar diren preso politikoei elkartasuna adierazi zieten manifestazioan. Besteak beste Palestina, Irlanda, Korsika eta Kurdistango banderak erakutsi, eta presoen etxeratzea aldarrikatu zuten.

Mundu osoko preso politikoen «duintasuna» goraipatu, eta nazioarteko hamaika talderen babesa jaso zuten bai presoen eskubideen alde aritzen diren euskal herritarrek, bai euskal presoek. Greziatik, Perutik, Argentinatik eta Korsikatik jasotako elkartasun gutunak irakurri zituzten, besteak beste. Bittor Tejedor preso ohiak, Peruko presoek espetxean euskal presoentzat egindako eskultura jaso zuen.